PROGRAMA PUBLIKOA: IRLA MORTU BAT (APIRILAK 9-14, TABAKALERA)

Argitalpenak

arrow

ZINE04

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkariaren laugarren alean Harun Farockiren metodologia didaktikoa eta horren aplikazioa praktika zinematografikoan jorratu dira, eta osagarri gisa, Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin (DFFB) akademiaren artxiboko zenbait dokumentu argitaragabe jaso dira.Beste bi proiektu pedagogiko ere bildu dira argitalpenean: bi propaganda filmen inguruko esperimentu hezitzaile baten berreraikuntza Londresen eta Boliviako meatzarien zine komunitarioko tailer bat.

Profundidad de campo. Mis historias de cine III

Santos Zunzuneguiren “Historias de cine” liburu bildumaren hirugarren liburukia. EQZEk eta Tabakalerak antolatutako izenburu berdineko film-zikloan katedradunak emandako hitzaldien testuak biltzen ditu.

Filmmakers Thinking

Ingelesez, izenburuak esanahi bikoitza du: “Filmmakers Thinking”-ek prozesu aktiboa eta jarraitua adierazten du (zinemagileak pentsatzen), baina “Filmmakers’ Thinking” posesiboa ere badakar, eta kontsultatu daitekeen obra bat iradokitzen du, artista horien pentsamenduak jasotzen eta islatzen dituzten zenbait testu (era askotakoak), orain eskura jarriak gure azterketarako eta gozamenerako. Liburu honek ez du nik erabat argudiatutako tesirik edo nire iruzkinik aurkezten. Ez du ordena kronologiko zorrotzik. Ez du ez oin-oharrik, ez bibliografiarik. Ez da zinemaren azterketari, kritikari edo historiari buruzko liburu arrunt eta lineala. Ez du inkesta objektiboa izan nahi inola ere . Aitzitik, uste soil baina sutsu batetik sortzen da: arreta eta errespetu handiagoa eman behar diegu zinemagileen hitzei. (Adrian Martin)

ZINE03

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak bildumaren hirugarren alean, Koldo Izagirreren ez-animaziozko zinea aztertzen da eta garaiko beste literatur ekoizpen batzuekin alderatu, zenbait lotura estetiko eta politiko ezarriz. Bestalde, Antxon Eceizaren bilakaera ideologiko eta zinematografiko konplexua berrikusten duen dosier bat dago ZINEren hirugarren alean, donostiar zinemagilearen artxibo pertsonaleko zenbait material argitaragabetan oinarritzen dena.

Profundidad de campo. Mis historias de cine II

Santos Zunzuneguiren “Historias de cine” liburu bildumaren bigarren liburukia. EQZEk eta Tabakalerak antolatutako izenburu berdineko film-zikloaren bigarren partean katedradunak emandako hitzaldien testuak biltzen ditu.

ZINE02

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE), Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak argitaratutako argitalpen akademiko bat da. ZINEren helburua ikerketa originalak argitaratzea da, ikasketa zinematografikoen arloan espezializatutako ezagutzari ekarpena egiteko edozein diziplinatatik hurbilduta.

Living on air, the films and words of Sandra Lahire

Living on air: the films and wordf of Sandra Lahire Sandra Lahireren obrari buruzko lehen monografikoa da, eta Lahireri buruzko testu berriak eta lehendik zeudenak biltzen ditu, bai eta berak idatzitakoak ere.

Imagen sobre imagen. Mis historias de cine I

Shangrila Textos Aparte eta Elías Querejeta Zine Eskolak Imagen sobre imagen. Mis historias de cine I liburua argitaratu dute. Liburu honek Santos Zunzuneguik EQZEk eta Tabakalerak antolatutako “Historias de cine” film-zikloko lehen partean emandako hitzaldien testuak biltzen ditu. Zikloa osorik jasoko duen hiruko bilduma baten lehen liburukia da.

ZINE01

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE), Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak argitaratutako argitalpen akademiko bat da. ZINEren helburua ikerketa originalak argitaratzea da, ikasketa zinematografikoen arloan espezializatutako ezagutzari ekarpena egiteko edozein diziplinatatik hurbilduta.

Hipótesis 1. Transformazioa

Hipotesi(s)1: liburuarekin, Elías Querejeta Zine Eskolak gaikako argitalpen bilduma bati hasiera eman nahi dio; ikasleek liburu bat argitaratuko dute urtero, eskolatik igarotzen diren belaunaldien ideia, begirada eta interesetan oinarrituta. Lehen liburu honetarako gaia lehenengo ikasturte honetan izandako bizipenetan oinarritu da: eraldaketa.

Historias extraordinarias

Buenos Aires probintziako misterioak: panpa, ibaia, errepideko hotelak. Hiru bakartiren –X, Z, H– abenturak, non haien helmugak ez diren inoiz gurutzatzen. Tiro bat. Beste tiro bat. Tiroketa bat bete-betean. Arkitekto zital bat. Apustu bat, altxor bat. “Ez izan inozoa, deabrua ez litzateke hainbeste ausartuko”.