Elías Querejeta Zine Eskola unibertsitate eskola da, UPV/EHUra atxikia, eta graduondoko ikasketak eskaintzen ditu pertsonen arteko konpromisoaren testuinguruan eta zineman erabat murgilduta
Zinemagintzaren inguruko bizipena eta azterketa intelektuala egin nahi duten eta lanbide berriak esploratu nahi dituztenentzat leku ezinhobea da EQZE. Zinemagintzari buruzko ideia eta berrikuntza zentroa denez, ezinbestekoak dira parte hartzaileen konpromisoa, heldutasuna eta inplikazioa. Ikasleak eta irakasleak mundu osokoak izan daitezke.
Programa akademikoa eratuta dago, bai goi mailako unibertsitate titulu bat (lizentzia edo gradua) duten edo hura lortzeko prozesuan dauden ikasleentzat, bai zinema eskolaren batean egresatu diren ikasleentzat. Salbuespen gisa, aurre baldintza horiek bete gabe zinema esperientzia egiaztatua duten hautagaien kasu partikularrak aztertuko ditu zentroak.
2025-2026 Ikasturtean izena emateko epea otsailaren 1ean hasi eta 28an amaituko da.
Izen-ematea horretarako prestatutako plataformaren bitartez bakarrik egin daiteke (ikus eskuinean editatu ezin den formularioa).
Hautapen prozesuan parte hartzeko prozedura honako hau izango da:
1. Datu pertsonal eta akademiko guztiak emateaz gainera, hautagaiek zer espezialitatetan parte hartu nahi duten adieraziko dute, lehentasun hurrenkeran. Onarpen epaimahaiak informazio hori baloratuko du, baina hautagaiak beste ibilbide batzuetan parte hartzera gonbidatu ahal izango ditu.
Datuak zuzenak direla egiaztatzea gomendatzen da, batez ere harremanetarako metodoak (posta elektronikoa eta telefono-zenbakia).
2. Hautagaiek, eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
- NAN, AIZ edo pasaportearen kopia
- Biografia labur bat (ikus adibideak).
- Curriculum vitaea eta/edo portfolioa. Ikus-entzunezko artxiboen kasuan, harrera egiteko onartutako euskarria esteka da.
- Titulua eta/edo espediente akademikoa.
- Motibazio gutuna.
- Txosten bat, non ikasleek ikasturtean garatu nahi duten proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzten. Proiektuaren formatuta eta tipologia librea da (ikus EQZEn garatutako proiektuak).
Dokumentazioan sartzen diren fitxategiak edo estekak operatiboak direla egiaztatzea gomendatzen da.
Ez da gomendio-gutunik onartzen.
Ez da onartuko eskaera formalizatu ondoren bidalitako dokumentaziorik.
Plazen muga 15 ikaslekoa da, espezialitate bakoitzeko.
Onarpen epean jasotako eskaerak Onarpen Epaimahaiak eta zentroko Zuzendaritza Akademikoak ebaluatuko dituzte.
Lehen balorazio bat egin ondoren, hautagaiei elkarrizketa baterako deitu ahal izango zaie (presentziala edo online).
Zentroak eskaeraren erantzuna jakinaraziko die hautagaiei. Hiru hauetakoren bat izan daiteke: onartua, itxarote zerrendan edo ez onartua, eta parte hartzera gonbidatzen dituen ibilbidea. Jakinarazpena ekainaren lehen astean egingo da.
Itxarote zerrendan geratzen diren hautagaiek zerrenda horretan jarraitu nahi dutela berretsi beharko dute. Egoera behin betiko erabaki gabe gera daiteke abuztuaren amaierara arte; hots, hautapen prozesua behin betiko amaitu arte.
EQZEk eskatzaileei beren egoerari buruzko informazioa emateko eskubidea du, prozesuaren edozein unetan. Komunikazio guztiak onarpen eskaeran adierazitako helbide elektronikora igorriko dira.
Salbuespen gisa, zentroak onarpen-epea luzatzeko eskubidea gordeko du plaza hutsak gelditzen badira.
Behin onarpena jakinarazita, aukeratutako hautagaiek bost egun izango dituzte zentroak proposatutako plaza onartzen dutela berresteko.
Onarpena berretsi ondoren, eskatzaile horiek aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko beharrezko informazio guztia jasoko dute, bai eta matrikularen kostua formalizatzeko eta ordaintzeko epeak eta metodoak ere.
Erreserba-seinalea (matrikularen zenbatekoaren % 20) adierazitako epean ordaindu ondoren bakarrik onartuko da hautagaia EQZEn.
Aukeratutako hautagairen batek baja hartzen badu plaza-erreserbaren zenbatekoa ordaindu ondoren, ezin izango du ordaindutako zenbatekoa berreskuratu.
2025-2026 Ikasturtean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak hiru beka deituko ditu Gipuzkoako ikasleentzat.
2025-2026 Ikasturteko matrikularen kostea 4.700 eurokoa da.
IZENA EMATEKO EPEA
Aurkeztu dezaket nire hautagaitza ikasketak amaitu gabe edukiz gero?
Izangaiak bere ikasketen azken urtean ematen badu izena eta ez badu ikasketa-titulua EQZEn ikasturtea hasi baino lehen, espediente akademikoa aurkeztu beharko du gainerako agiriekin batera.
Zer eduki jaso behar dira proiektua aurkezteko dosierrean?
Eskolan izena eman nahi duten guztiek EQZEn ikasi bitartean garatu nahi duten proiektuaren edo proiektuen dosierra aurkeztu beharko dute eskabidean.
Dokumentuan zehatz-mehatz deskribatu beharko da proiektua. Era berean, garapen-fasea edo -estadioa identifikatu behar da, eta hautagaiak proposamen artistikoa ebaluatzeko garrantzitsutzat jotzen duen informazio gehigarri guztia aurkeztu behar du, hala nola testuak, irudiak, zirriborroak, erreferentziak, gidoia edo moodboarda.
Dosier idatziak ez ezik, bestelako aurkezpenak ere onartzen dira. Dokumentu horrek luzera eta formatu askeak ditu, eta gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez aurkez daiteke.
Zer prezio du matrikulak?
Atal honetan argitaratuko da 2026/2027 ikasturterako matrikularen kostu osoa. 2025/2026 ikasturteko prezioa 4.700 euro izan zen, erreferentzia gisa hartzeko. Zenbateko hori erreferentziatzat baino ez da hartu behar.
Ba al dago ordainketa zatikatzeko aukerarik?
Bai, matrikula bi zatitan banatzen da: plaza erreserbatzeko hasierako ordainketa eta gainerako zatia. Bigarren zati hori bi epetan ordain daiteke.
-
Plaza erreserbatzea
Hautagaia onartuta dagoela jakinarazi ondotik, matrikularen % 20 ordaindu beharko da plaza erreserbatzeko. Horretarako, astebeteko epea izango du hautagaiak, plaza onartzen denetik aurrera.
-
Gainerako ordainketa
Ikasleek matrikula egin ondoren ordaindu beharko dute gainerako % 80a. Ordainketa hori bi modutan egin daiteke:
Ordainketa bakarrean: % 80, 2025eko irailaren 1etik 11ra.
Ordainketa zatikatuan:
- Lehen zatia: % 40, 2025eko irailaren 1etik 11ra.
- Bigarren zatia: % 40, 2025eko abenduaren 1etik 11ra.
Ordainketa guztiak banku-transferentzia bidez egingo dira.
IKASTURTEA
Zenbat irauten du ikastaroak?
EQZEko masterrek 2025eko irailaren erdialdetik 2027ko ekainera iraungo dute. Eskolak 2025eko irailean hasi eta 2026ko abendura arte emango dira, eta sei modulutan egongo dira antolatuta. Lehenbiziko bost moduluak presentzialak izango dira (irailetik uztailera), eta seigarrena, berriz, erdi-presentziala (abuztutik abendura). Azken modulu horretan eskolak ez ezik amaierako proiektua ere sartzen dira (Master Amaierako Lana, alegia). Azkenik, 2027ko urtarriletik ekainera izango dira Master Amaierako Lana berrikusteko eta ebaluatzeko aldia eta curriculumetik kanpoko praktikak. Ikastaroak 60 ECTS kreditu ditu, eta aurrez aurre ematen da, lanaldi osoan.
Zer hizkuntzatan ematen dira eskolak?
Gaztelaniaz dira EQZEren programa akademikoaren edukien eta jardueren % 75 inguru (irakasgaiak, mintegiak, topaketak eta abar). Gainerako eskolak ingelesez izaten dira batez ere.
Laguntzari edo tutoretzari dagokionez, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez lan egin daiteke, tutorearen arabera. Azken lana defendatzeko eta aurreko aurkezpenetan jendaurrean aurkezteko, hiru hizkuntzotako edozein baliatu ahal izango da.
Eskolak ez du eskatzen gaitasun-ziurtagiri ofizialik, ezta hizkuntza-probarik ere, baina gomendagarria da gaztelaniaz eta ingelesez ondo jakitea. Alderdi hori kontuan hartuko da hautaketa-prozesuan.
Zer dedikazio eskatzen dute EQZEko ikasketek?
Zaila da jarraibide zehatzak ezartzea, baina esan daiteke proposamena zorrotza dela. Eskolak goizeko zein arratsaldeko ordutegian programatu daitezke, eta kasu batzuetan egun osoa hartzen dute. Irakaskuntzan emandako denboraz gainera, kontuan hartu behar da, orobat, proiektu pertsonala egiteko, ikerketa-proiektuetan parte hartzeko, praktiketarako eta proiektuarekin lotutako erakundeetarako behar den denbora.
Alda daiteke ikasturtean zehar izena emateko garaian aurkeztutako proiektua?
Bai. Ikasleek libre dute hasierako proiektua aldatzea, betiere kontsulta egin ondotik eta tutorearen onespenarekin.
Eskolak aurrez aurre ala online dira?
Salbuespenak salbuespen, aurrez aurrekoa da EQZEn egiten den jarduera akademiko guztia.
Nahitaezkoa da eskoletara joatea?
Bai, nahitaezkoa da aurrez aurreko eskoletara eta jardueretara erregulartasunez joatea, eta funtsezkotzat jotzen da, gainera, ebaluaziorako eta aurrerapen akademikorako.
Zer titulazio lortzen da EQZEn?
2019az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) master propio gisa aitortzen ditu EQZEren graduondokoak. Programa horiek baliokideak dira akademikoki, eta, ondorioz, Unibertsitatearen berezko ikastegietan ematen direnen ondorio profesional berberak dituzte.
Zer irteera profesional dituzte EQZEren graduondokoek?
Irteera profesionalak aldatu egiten dira egindako espezialitatearen arabera:
- Filmoteketan eta zinemateketan lan egitea.
- Filmak zaintzeko enpresak eta zaharberritze-departamentuak.
- Dokumentazio-zentroak.
- Laborategi profesionalak.
- Ikus-entzunezko bildumak kudeatzea.
- Ikerketa-lana zentro teknologikoetan eta unibertsitateetan.
- Zinema-jaialdiak eta -lehiaketak.
- Museoetan, galerietan eta arte-zentroetan kultura-proiektuak kudeatzea.
- Argitalpen-lana.
- Ikus-entzunezko kritika eta saiakera.
- Ikerketa.
- Film-zuzendaritza eta ikus-entzunezko sorkuntza.
- Arte- edo argazki-zuzendaritza.
- Muntaia zinematografikoa.
BESTE GALDERA BATZUK
EQZEk badu ikasleentzako egoitzarik?
EQZEk ez du egoitza propiorik, ezta ostatu-instalaziorik ere. Hala ere, eskolak eman diezaieke informazioa ikasleei, etxebizitza bilatzen laguntzeko.
EQZEk ematen du laguntzarik bisak kudeatzeko?
Bisa lortzea eta kudeatzea ikasle bakoitzaren ardura da. EQZEk, alabaina, konpromisoa hartzen du ikasketa-bisak behar bezala izapidetzeko behar den dokumentazio ofiziala aurkezteko (onarpen-gutuna, programaren xehetasunak eta abar).
Bisitatu dezaket eskola?
EQZEren instalazioak bisitatzeko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez, eta bisita bat hitzartuko dugu.
Posible da eskolako arduradunekin edo ikasleekin harremanetan jartzea?
EQZEko masterrei edo izena emateko prozesuari buruzko aholkularitza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez, eta zenbait orientabide emango dizkizugu. Ezingo da egin bisitarik aldez aurretik erreserbatu gabe, ezta eskolaren baieztapenik gabe ere.
Informazio saioak
EQZEk hiru online topaketa antolatu ditu 2026-2027 Ikasturteko onarpen prozesuari buruzko kontsultei erantzuteko.
Datak eta ordutegia
Osteguna, azaroak 27- Asteazkena, urtarrilak 14
- Asteartea, otsailak 10
Saio guztiak 16:00etan izango dira, Europako ordu zentralean (CET).
Izen-ematea
Hiru saioetako edozeinetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da hurrengo formularioaren bidez.
* AZKEN EGUNERAKETA: 3/1/2025