2023 Iraila
"Ulysses" (Hikaru Uwagawa)

Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleen lau proiektuk parte hartuko dute Donostia Zinemaldian

2023/09/21

EQZEk presentzia handia izango du berriz ere SSIFFen. Lehen bost promozioetako ikasleek eskolan sortutako lau proiektu ikusgai egongo dira, SSIFFren 71. edizioko programazioan eta jardueretan.

Informazio gehiago

Hasi da 2023-2024 ikasturtea Elias Querejeta Zine Eskolako seigarren promozioko ikasleentzat

2023/09/18

EQZEk ateak ireki dizkie seigarren promozioko ikaslee. Gaur hasi da 2023-2024 ikasturtea, eta 2024ko abenduan amaituko da. Ikasturte honetako 46 ikasleak eskolako Zuzendaritza Akademikoak hautatu ditu onarpen epean hogeita hamar bat herrialdetatik aurkeztutako 215 hautagaien artetik. 16 ikaslek ikasteko laguntzak izango dituzte, Ibermediaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren eta Projeto Paradisoren beken bitartez

Informazio gehiago

EQZEk eta SSIFFek José Angel Herrero-Velarde beken bigarren deialdia ireki dute

2023/06/20

Elías Querejeta Zine Eskolako eta Donostia Zinemaldiko kideek osatutako batzorde batek joan den hilean ebatzi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatutako hiru ikerketa-bekak. Batzordeak Felipe Cabrerizo, Endika Rey eta EQZEren ikasle ohia Neus Sabatéren proposamenak aukeratu ditu, “gaiaren eta metodologiaren aldetik egokiak direlako, maila teorikoan Estatuko eta nazioarteko zinematografiaren ezagutzan ekarpena egiten dutelako eta Zinemaldiaren artxiboko baliabideak iturri nagusitzat erabili dituztelako”. 

Informazio gehiago

EQZEn digitalizatutako lau film kubatar proiektatuko dira Archival Assembly #2 zinema jaialdian

2023/06/14

Gaur, Berlingo Arsenal - Institut für Film und Videokunst e.V.  institutuan EQZEren "Bigarren eskukoa. Berrerabilpena eta desbideratzeak zinemagintza iberoamerikarrean" ikerketa-proiektuaren esparruan digitalizatutako lau film kubatar proiektatuko dira.  Film labur hauek (Eduardo Maneten El negro (1960), Santiago Álvarezen L.B.J. (1968), Santiago Álvarezen 79 primaveras (1969) eta Marisol Trujillo, Miriam Talavera eta Pepín Rodríguezen Oración (1984)) Cinemateca de Cubako funtsetatik datoz eta ICAIC Instituto Cubano del Arte e Industria Cinematográficos-en ekoizpenaren inguruan abian dagoen ikerketa zabalago baten parte dira. Emanaldi hau Archival Assembly #2 jaialdiaren baitan egingo da.

"Y arquitectura un sueño de palmera" filmaren estreinaldia Sheffield DocFest-en

2023/06/13

Patxi Burillo, EQZEko lehen promozioko ikaslearen azken film laburra nazioartean estreinatuko da Ingalaterrako jaialdian. Y arquitectura un sueño de palmera Shorts: Other Islands. sailean hartuko du parte.

ZINE aldizkariaren laugarren alean Harun Farockiren irakaslana eta pedagogia zinematografikoko beste esperientzia batzuk ikertu dira

2023/06/09

Beste bi proiektu pedagogiko ere bildu dira argitalpenean: bi propaganda filmen inguruko esperimentu hezitzaile baten berreraikuntza Londresen eta Boliviako meatzarien zine komunitarioko tailer bat

Informazio gehiago

"Vitanuova" ren mundu mailako estreinaldia FICUNAMen

2023/06/02

Niles Atallah zinemagile txiletarraren azken lana zinema esperimentalari eskainitako Umbrales sailean dago. Vitanuova EQZEko laborategi fotokimikoan garatu zen, Asier Armentalek koordinatuta, eta Celeste Rojas Múgica eta Laura Óliver zentroko bosgarren promozioko Sorkuntza eta Artxiboko ikasleen laguntzarekin errebelatze eta digitalizazio lanen eremuan. FICUNAMen beste bi ikasleren filmak ere proiektatuko dira: Genesis Valenzuelaren Canto Errante eta Laura Moreno Buenoren While the Vines Weep.

EQZE (S8) ren XIV. edizioan

2023/05/26

Louise Martin Papasianek eta Celeste Rojas Mugicak (S8)ko filmak garatzeko INPUT sailean parte hartuko dute Y los montes altos que había bajo los todos los cielos proiektuarekin. Helena Estrela bigarren promozioko ikasleak Todo va a fallar aurkeztuko du Desbordamientos atalean. Ulía (Laura Moreno Bueno), Las órdenes (Elisa Celda) eta Corpúsculos (Laura Ibañez López) film laburrak Sinais sailean proiektatuko dira.

 

Pedro Costak egonaldi bat egingo du Elías Querejeta Zine Eskolan

2023/05/23

Maiatzan hasiko du egoitza, Cannesko Zinemaldian bere azken filma estreinatu ondoren, eta EQZEren “Zinemagileak egoitzan” programaren barruan etorriko da. Programak zuzendari gonbidatuen proiektuak babesten ditu, eta, gainera, ikasleekin truke praktiko eta teorikoa egiteko espazio bat sortzen du.

Informazio gehiago

EQZEn egindako filmak Anthology Film Archivesera eta MOMAra iritsiko dira

2023/05/12

Aldara Paganek, Laura Morenok eta Laura Ibañezek (EQZEko bigarren, hirugarren eta laugarren promozioetako ikasleak) beren lanak proiektatuko dituzte Anthology Film Archives eta MOMAn, New Yorken, "Colección privada. The Super-8 and 16 mm Scene in Spain" programan maiatzaren 13an eta 14an. Zikloa EQZEko ikasle ohia Carlos Saldañak eta Lumière aldizkariko Francisco Algarín Navarrok antolatu dute.

Argazkia: IndieLisboa
Argazkia: IndieLisboa

IndieLisboak Amanda Devulsky eta Tomás Paula Marques zuzendarien filmak saritu ditu

2023/05/08

Amanda Devulskyk zuzendutako Vermelho Bruto eta Tomás Paula Marquesen Dildotectónica lanek Aipamen Berezia lortu dute Nazioarteko Lehiaketaren eta Portugalgo Film Labur Onenaren Sariaren esparruan, hurrenez hurren. Amat Vallmajorren Misión a Marte filmak Nazioarteko Lehiaketan ere parte hartu zuen.
 

EQZEren proiektuen presentzia garrantzitsua Visions du Réel-en

2023/04/20

Sonnenhof (Tatjana Fanny eta Honegger) eta Las estatuas (Natalia García Clark) Opening Scenes sailean proiektatuko dira, eta Dildotectonics (Tomas Paula Marques) Nyonen (Suitza) egiten den jaialdiko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko du. Azkenik, Pirópolis (Nicolás Molina) eta Vino la noche (Paolo Tizón) VdR-Work in Progress programaren parte dira.

 

 

EQZEko ikasleek zinema-programa publiko bat antolatu dute Tabakaleran

2023/04/05

Apirilaren 19tik 22ra, film-ziklo bat, dantza-performance bat eta ikus-entzunezko instalazio bat eskainiko dira programaren barruan.

Informazio gehiago

Mario Sanzek eta Maria Anton Cabotek sari bana lortu dute D 'An

2023/04/04

Mario Sanzen Zehn Minuten vor Mitternacht  filmak eta María Antón Caboten Sóc vertical però m’agradaria ser horitzontal-ek "Un impulso colectivo" eta OpenECAM sariak lortu dituzte D'A Festival Cine Barcelonan.

Argazkia: Punto de Vista
Argazkia: Punto de Vista

Punto de Vistak EQZEko ikasleen hainbat proiektu jaso ditu

2023/03/27

Jaialdiak Patxi Burilloren Y arquitectura un sueño de palmera, Mikele Landaren Noizko basoa, Marieke Elzermanen La voz rosa eta Sara Domínguez López eta Luis Morla EQZEko ikasleek ECAMen garatutako No conozco la historia del fuego proiektatuko ditu. "Súper 8 contra el grano" atalaren barruan ere proiektatuko da Rank and File (Silvia Harvey, 1973), Artxiboko ikasle Laura Ibañezek eskolan digitalizatutako filma. Azkenik, Daniela Delgado, bigarren promozioko Komisariotzako ikaslea, X Films-en parte hartzera gonbidatutako zinemagileetako bat da.

EQZEn garatutako lau filmek parte hartuko dute D 'An

2023/03/22

Eskolan garatutako Mision a Marte (Amat Vallmajor), Sóc vertical però m 'agradaria ser horitzontal (María Antón Cabot), Los espantos (Jorge Castrillo) eta Zehn Minuten vor Mitternacht (Mario Sanz) D' A Festival Cine Barcelona jaialdiko sail ezberdinetan hartuko dute parte.

EQZEren bi ikasleen filmak Ann Arbor Film Festival-ean emango dira

2023/03/21

Laura Moreno Buenoren NIOBE filma eta Jorge Castrilloren Un viento roza tu puerta Ann Arbor Film Festival-ean hartuko dute parte. Filmak AEBn ikusi ahal izango dira lehen aldiz, abangoardiako zinema-jaialdirik ospetsu eta beteranoenetako baten programazioaren barruan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura departamentuak José Ángel Herrero-Velarde bekak sustatu ditu, Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko

2023/03/09

Helburua da ikerketa-lan originalen sorrera babestea, Artxiboa webgunea ireki eta Tabakaleran funtsak eskuragarri jarri ondoren

Informazio gehiago

Zabalik dago EQZEren 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea

2023/01/31

Hautagaiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Ibermediaren eta Projeto Paradisoren bekak eskuratzeko aukera izango dute. EQZEren 2023-2024 ikastaroa irailaren 18an hasiko da.

Informazio gehiago

Ibermedia programak 40.000 dolar eman dizkio EQZEri Latinoamerikako ikasleentzat bekak sor ditzan

2023/01/27

Zentroak hamabi bekaren bitartez banatuko du dirulaguntza, beka bakoitza 3.333 dolarrekoa izanik; programan parte hartzen duten 23 herrialdeetatik datozen hautagaiek izango dute laguntza eskuratzeko aukera. Eskaera eskolan izen-emateko epearen barruan egingo da.

Informazio gehiago

"La Voz Rosa" ren munduko estreinaldia IFFRn

2023/01/25

 

Rotterdamgo IFFR Nazioarteko Jaialdian Marieke Elzerman EQZEren hirugarren promozioko ikaslearen La Voz Rosa filmaren mundu mailako estreinaldia izango da. Filmaren lehen proiekzioa hilaren 28an izango da, "Short & Mid-length" sailean.

 

"La casa de los anfibios" liburua argitaratu du Maui Alenak, EQZEko alumniak

2023/01/24

 

Maui Alenak, EQZEko lehen promozioko Komisariotzako ikasleak, La casa de los anfibios. Conversaciones sobre cine izenburuko bere lehen liburua argitaratu du. Argitalpena EQZEren 2018-2019 Ikasturtean zinemagileekin egindako hamabost elkarrizketek osatzen dute.

SSIFFek y EQZEk "Artxiboa", Donostia Zinemaldiaren hunts dokumentala jasotzen duen webgunea aurkeztu dute

2022/12/13

"Artxiboa" webgunearekin burutu da 2018an Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak hasitako "Zinemaldia 70: historia posible guztiak" proiektuaren lehen fasea. Proiektu horren xedea da Zinemaldiaren artxibo historikoa –Zinemaldiaren sorreratik, 1953tik, gorde dena– kontserbatzea, ikertzea eta kontsulta publikora zabaltzea. Ekimenaren kolaboratzaileak dira Euskadiko Filmategia, MedialabTabakalera eta Kutxa Fundazioa, eta Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundeak babesten du.

Informazio gehiago

Hikaru Uwagawa es seleccionado para participar en Ikusmira Berriak

2022/12/02

El periodo de la residencia se prolongará durante ocho semanas repartidas en dos estancias. Las y los seis cineastas escogidos llegarán el 6 de marzo a Tabakalera, en cuyo Espacio de Artistas tendrán tiempo para trabajar en el desarrollo de su proyecto hasta el 16 de abril. En septiembre, coincidiendo con la celebración del Festival, regresarán a San Sebastián para completar las dos últimas semanas de residencia. 

Informazio gehiago

"Sóc vertical però m'agradaria ser horitzontal" eta "Peter"-ek saria lortu dituzte

2022/11/27

María Anton Cabot EQZEalumniaren Sóc vertical però m 'agradaria ser horitzontal filmak Publikoaren Saria jaso du Márgenes jaialdian. Bestalde, Lucia Montero hirugarren promozioko ikaslearen Peter filmak Music Library & SFX Saria lortu du L 'Alternativan.

"Mision a Marte" eta "Wild Flowers" filmek sariak lortu dituzte FICX eta Zinebin

2022/11/21

Misión a Marte de Amat Vallmajor, estudiante de la segunda promoción, ha obtenido una Mención Especial del Jurado Cine Español del Festival Internacional de Cine de Gijón FICX. Por su parte, Wild Flowers de Karla Crnčević (estudiante de la tercera) ha sido galardonada con el Gran Premio del Cine Vasco de Zinebi.

EQZEko ikasleen filmen ordezkaritza zabala L 'Alternativa-n

2022/11/18

Inês Limaren A casa do norte, Patxi Burilloren Argileak eta Jorge Castrilloren Un viento roza tu puerta jaialdiko sail ezberdinetan lehiatzen dira; Zahra Vargasen Belarrimotz CCCBko Hall espazioan proiektatzen da. Bestalde, Lucía Montero eta Jesús Lacorteren Peter eta La alternativa de Tristán proiektuak aukeratu dira, hurrenez hurren, "Mentoring Projects" eta "Extremlab", jaialdiaren garapen programetan.

Informazio gehiago

Hasi da Zinebi EQZEren ordezkaritza zabalarekin

2022/11/11

Zinemaldiaren Sail Ofizialean parte hartuko dute Karla Crnčević, laugarren promozioko ikaslearen Wild Flowers eta hirugarren promozioko ikasle María Inés Gonçalvesen O banho. Eskolako ikasleen beste bi film, Irati Canoren Medusak eta Mikele Landaren Noizko Basoa, Zinebiren Bertoko Begiradak sailean daude.

Informazio gehiago

"Misión a Marte" filmaren munduko estreinaldia FICXen

2022/11/10

Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdiak Amat Vallmajor Elías Querejeta Zine Eskolako bigarren promozioko ikaslearen lehen film luzearen munduko estreinaldia hartuko du FICXen programa ofizialeko Retueyos sailean. Filma Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko WIP Europa sailean parte hartu zuen

Informazio gehiago

EQZEren hiru alumnien filmek Festival dei Popolin ikusi ahal izango dira

2022/11/09

Firenzeko jaialdian Gabriel Azorinen Il rumore dell 'universo (Let the Music Play sailaren barruan) eta Inês Gonçalvesen The Bath eta Mario Sanzen Zehn Minuten vor Mitternacht-ek(Doc at Work Future Campus sailean) hartuko dute parte.

Informazio gehiago

"Sóc vertical però m 'agradaria ser horitzontal" filmaren estreinaldia Sevillako Zinemaldian

2022/11/08

María Antón Cabot EQZEko lehen promozioko ikaslearen film berria Sevillako Zinemaldiko "Las nuevas olas" sailean estreinatuko da. Bestalde, Violeta Sarmiento Pérez eta hirugarren promozioko alumnia Julia Cortegana de la Fuenteren Ahora aquella utopía eta Jorge Castrillo bigarren promozioko ikaslearen Los espantos dira "Panorama andaluz" saileko parte dira.


 

Informazio gehiago

EQZEko ikasleek "Somewhere from here to heaven" erakusketaren zikloan parte hartu dute

2022/10/27

 

Urriaren 28an, "Somewhere from here to heaven" erakusketa inauguratuko da Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon, Bruce Baillieren unibertso filmikoan inspiratuta. Garbiñe Ortegak komisariatu du erakusketa, eta Zinematekaren bidez zabaldu da, Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek parte hartu duten zinema-programa batekin.

Jorge Castrilloren "Los espantos" Granada Film Festen proiektatuko da

2022/10/25

Jorge Castrillo EQZEren alumniak zuzendutako Los espantos film laburra gaur hasiko den Granada Film Fest jaialdiko programaren parte da. | Zinema-jaialdiaren zuzendari artistikoa Antonio Miguel Arenas da, zentroko lehen promozioko ikaslea.

ZINE aldizkariaren hirugarren zenbakiaren aurkezpena

2022/10/21

Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak argitaratzen duten ZINE aldizkariaren hirugarren zenbakiaren aurkezpen publikoa egingo da larunbat honetan. Aurkezpenean Beñat Sarasola ikerlaria eta Maialen Beloki SSIFFeko zuzendariordeak parte hartuko dute. Aldizkariak jasotzen dituen Koldo Izagirreren lan zinematografikoari eta Antxon Eceizaren biofilmografiari eskainitako testu nagusien egileak dira Sarasola eta Beloki.

Aurretik, 18:00etan, Maialen Belokik "Antxon Eceiza. Vidas, tiempos, obras" liburua aurkeztuko du, Shangrila elkarteak berriki argitaratu duena, Santos Zunzuneguirekin batera.

Informazio gehiago

Elías Querejeta Zine Eskolak elkarlanerako hitzarmena sinatu du Kubako Cinematecarekin

2022/10/18

Elkarlanean egingo duten lehen lana Kubako zinema ondarea ikertzeko, zaintzeko eta ezagutarazteko proiektu espezifikoak sortzea izango da. Elkarlan horren ondoriozko emaitzak foro akademiko eta profesionaletan partekatuko dira, programa publikoen bitartez.

Informazio gehiago

"Trazos de silencio" filmaren estreinaldia FICValdivian

2022/10/11

Valentina Pelayo EQZEko hirugarren promozioko ikaslearen filma Txileko jaialdiaren 29. edizioko "Cortometraje Latinoamericano" sail konpetitiboaren parte da. "Trazos de silencio" FICUNAM eta Curtas Vila do Conderen programazioetan parte hartu zuen.
 

"Zehn Minuten vor Mitternacht"-ek sari bat irabazi du Curtocircuíton

2022/10/10

Mario Sanz, EQZEren lehen promozioko ikasleak, Penínsulas sail konpetitiboaren lehen saria lortu du. Filma uztailean estreinatu zen FIDMarseillen.

Tomás Paula Marquesek "When We Dead Awaken" aurkeztuko du DocLisboan

2022/10/06

EQZEko hirugarren promozioko ikaslearen filma gaur hasi eta urriaren 16an amaituko den Portugalgo jaialdiko Riscos sailean dago.

EQZEko bi ikasleen filmak eta Eugenio Granellen obraren zaharberritzea aurkeztuko dira Curtocircuíton

2022/09/28

Lehen promozioko Mario Sanzen "Zehn Minuten vor Mitternacht" eta bigarren promozioko Jorge Castrilloren "Los espantos" film laburrak zinema-jaialdiko Peninsulas saileko parte dira. Curtocircuítok Eugenio Granellen (1912-2001) lanaren zaharberritzeari ere eskainiko dio saio bat. Zaharberritzea EQZEn egin da Borja Rodriguezek, Amaia Badiolak, Julia Cortegana de la Fuentek eta Pablo Adiegok osatutako ikasle talde baten eskutik, Carolina Cappa ikertzailearen laguntzarekin. Eugenio Granell Fundazioak, Galiziako Filmategiak eta Numaxek parte hartzen dute proiektu honetan.

 

Filmadridek saio bat eskainiko dio Laura Moreno Buenoren lanari

2022/09/27

Ostegun honetan La Casa Encendidan egingo den Pasajes programaren saio berrian, bigarren promozioko ikasleak Sorkuntza ikasketen esparruan egindako hainbat lan proiektatuko dira.

 

EQZE Reykjavik International Film Festivalen izango da

2022/09/26

Islandiako zinema-jaialdiak eskolako ikasleen hiru lan programatu ditu "Spanish Shorts" zikloaren baitan. Jaume Clareten "Ella i jo", Óscar Vincentelliren "La sangre es blanca" eta Gabriel Azorínen "El ruido del universo" ikusi ahal izango dira.

 

Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleen bost filmek parte hartuko dute Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan

2022/09/15

Elias Querejeta Zine Eskolak berriz ere presentzia handia izango du Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan. Lehen lau promozioetako ikasleek EQZEn sortutako hainbat proiektuk lekua izango dute SSIFFeko jardueretan eta programazioan.

Informazio gehiago

Hasi da 2022-2023 Ikasturtea Elias Querejeta Zine Eskolako bosgarren promozioko ikasleentzat

2022/09/12

Elias Querejeta Zine Eskolak ateak ireki dizkie bosgarren promozioko ikasle berriei, ongietorria eman eta harrera eginez. Gaur hasi da 2022-2023 ikasturtea, eta hamabost hilabete barru amaituko da, 2023ko abenduan, EQZEko ikasleek eskolan egindako lanen aurkezpenarekin. Lehenengo aste honetan, ikasleen hiru taldeekin (Artxiboa, Komisariotza, Sorkuntza) eta horien koordinatzaileekin lehen topaketak egingo dira, Ikasketa Plana aurkeztuko da, eta EQZEren kide diren erakundeen proiektuak aurkeztuko dira.

Informazio gehiago

Koldo Izagirreren zinematografia lana eta Antxon Eceizaren biofilmografia aztergai ZINEren hirugarren alean

2022/07/12

Desengainuaren kontzeptua behin eta berriz ageri da Espainiako kulturaren testuinguruan. Zinemaren esparruan, ideia hori zentzu existentzial hutsetik edo ikuspegi politikotik garatu da, eta hori da, hain zuzen ere, Trantsizio garaiko Espainiako ekoizpen nagusietako batzuen ezaugarria. Geurean, diskurtsoa eta prozesu politikoa desberdinak diren arren, euskal testuinguru kulturalera ere iritsi zen desilusio eta krisi ideologiko hori, eta, horren ondorioz, testuinguru propioa sortzeko gai izan ziren obrak sortu ziren, zenbait kasutan eztabaida gogorren erdian.

Informazio gehiago

Zabalik dago Elías Querejeta Zine Eskolaren 2022-23 Ikasturterako izena emateko epea

2022/02/01

Espezialitate bakoitzak 15 ikasle izango ditu gehienez; beraz, 45 plaza izango dira guztira. EQZEren 2022-23 Ikasturtea irailaren 12an hasiko

Informazio gehiago

Radu Jude zinemagileak egonaldi bat egingo du Elías Querejeta Zine Eskolan

2022/01/28

Ikasturte honetatik aurrera (2021-2022 ikasturtea), Elías Querejeta Zine Eskolak izen handiko zinemagileak gonbidatuko ditu ikastetxeko komunitatean denboraldi batez elkarrekin bizitzeko, “Zinemagileak egoitzan” programaren barruan.

Informazio gehiago

Ibermediak 49.994 dolarreko saria eman dio Elías Querejeta Zine Eskolari, ikasle latinoamerikarrentzat bekak sortzeko

2022/01/25

Eskolak hamalau bekaren bidez banatuko du dirulaguntza, eta beka bakoitza 3.571 dolarrekoa izango da. Eskolan hautatzen diren eta programan parte hartzen duten 23 herrialdeetatik datozen hautagaiek eskuratu ahal izango dituzte beka horiek.

Informazio gehiago

Ana Cristina Barragán eta Jaume Claretek ordezkatuko dute EQZE Ikusmira Berriak-en zazpigarren edizioan

2021/12/13

Programak zortzi aste iraungo du, eta bi egonaldi egingo dituzte parte-hartzaileek. Martxoaren 14an iritsiko dira sei zinemagileak Tabakalerara, eta, bertan –Artisten Gunean, zehazki–, apirilaren 24ra arte garatu ahalko dituzte euren proiektuak. Irailean, Zinemaldiarekin batera, Donostiara itzuliko dira egonaldiko azken bi asteak osatzeko.

Informazio gehiago

Zinemaldia 70 proiektuaren hirugarren programak Zinemaldiaren lehen hamarkadetan emakumeak irudikatzeko eta ezkutatzeko erabilitako mekanismoak aztertuko ditu

2021/11/29

Abenduaren 4an, Kontatzeko beste modu bat: emakumeen presentziak, absentziak eta irudikapenak Donostia Zinemaldian (1953-1978)’ jardunaldia egingo da Tabakaleran.

Informazio gehiago

Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek leku nabarmena izango dute, Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioan.

2021/09/17

Elías Querejeta Zine Eskolak ordezkaritza zabala izango du, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan. Lehen hiru promozioetako ikasleek eskolan sortutako proiektu ugari ikusgai egongo dira, SSIFFen programazioan eta jardueretan.

Informazio gehiago

Hasi da 2021-2022 ikasturtea, Elías Querejeta Zine Eskolan

2021/09/13

Elías Querejeta Zine Eskolak ateak ireki dizkio laugarren promozioari, ikasleei ongietorria eta harrera eginez. Gaur hasi da 2021-2022 ikasturtea, eta hamabost hilabete barru amaituko da, 2022ko abenduan, EQZEko ikasleek eskolan egindako lanak aurkezten dituztenean.

Informazio gehiago

Elias Querejeta Zine Eskolak 2019-2020 Ikasturtearen memoria aurkeztu du

2021/07/01

Elias Querejeta Zine Eskolak 2019-2020 ikasturteko memoria aurkeztu du, eskolaren bigarren urte akademikoaren berri ematen duena.  Ikasturtea 2019ko irailean hasi eta 2020ko abenduan amaitu zen. Martxoaren 13an, pandemiak eten egin zuen programa akademikoa, eta osasun krisiaren eragina berebizikoa izan da.

Informazio gehiago

Eva Sangiorgi izango da Elias Querejeta Zine Eskolaren Komisariotza graduondokoaren koordinatzaile berria

2021/05/13

Elías Querejeta Zine Eskola ha incorporado al equipo de coordinación académica del centro a Eva Sangiorgi (Faenza, 1978) que se convierte en la responsable del área de Comisariado de EQZE. Desde 2018 directora artística de Viennale, el Festival Internacional de Cine de Viena, Eva Sangiorgi se licenció en Ciencias de la Comunicación en Bolonia y realizó un Máster en Historia del Arte en Ciudad de México.

Informazio gehiago

EQZEk, Euskadiko Filmategiak eta SSIFFek ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak argitalpenaren lehen alea plazaratu dute

2021/03/31

Lehenengo alean Nestor Basterretxearen zinematografia lana aztertu da, konstruktibismoaren ikuspuntutik, eta Maria Jesusen “Tatus” Fombellidaren lana aurkeztu da.

Informazio gehiago

Zabalik onarpen epea Elías Querejeta Zine Eskolaren 2021-2022 ikasturterako

2021/01/29

Eskolak apustu egin du aurrez aurreko ereduaren alde. Martxan dagoen ikasturtearen lehenengo bi moduluetan, irakaskuntza eredu hori % 81era iritsi da eta programa akademikoaren % 96 bete da. EQZEren 2020-2021 ikasturtea irailaren 13an hasiko da.

Informazio gehiago

Magdalena Orellana eta Marina Palaciok ordezkatuko dute EQZE Ikusmira Berriak-en zazpigarren edizioan

2020/12/02

Egonaldia zortzi astekoa izango da. Pandemiaren eboluzioak horretarako oztoporik jartzen ez badu, hautatutako bost zinemagileak martxoaren 15ean iritsiko dira Tabakalerara, eta apirilaren 25era arte garatu ahal izango dituzte beren proiektuak. Irailean itzuliko dira, Donostiako Zinemaldiarekin batera, egonaldiaren azken bi asteak egiteko.

Informazio gehiago

Donostia Zinemaldiaren eta zentsura frankistaren arteko erlazio konplexua: Zinemaldia 70 proiektuaren bigarren programa publikoaren ardatz

2020/11/26

1960an egin zen Zinema Ikasleen Lehen Topaketaren inguruko polemika, 1968an programatu zen New American Cinema atzera begirakoak izan zituen arazoak eta 1971ko edizio tirabiratsua, Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1971) eta Liberxina 90 (Carles Duran, 1970) filmen debekuak markatutakoa, aztertuko dira.

Informazio gehiago

EQZE-ren ikasleen proiektuen presentzia garrantzitsua Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan

2020/09/18

Elías Querejeta Zine Eskolak ordezkaritza handia izango du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan; aurtengo Zinemaldia irailaren 18an hasiko da, ostiralarekin. Eskolako lehenengo bi promozioetako ikasleek eskolan bertan sortutako proiektu ugari txertatuko dira SSIFF jaialdiko programazioan eta jardueretan; hartara, eskolan garatutako lehenengotariko hainbat lan izango dira ikusgai.

Informazio gehiago

2020-2021 ikasturtea hastera doa Elías Querejeta Zine Eskolan

2020/09/14

Elías Querejeta Zine Eskola zabalik dago berriro, eta hirugarren promozioko ikasleei ongi etorria eta harrera egin die. 2020-2021 ikasturtea gaur hasi da, eta hamabost hilabete barru amaituko da, 2021eko abenduan, EQZEko ikasleek eskolan egindako lanen aurkezpenarekin.

Informazio gehiago

Jaume Claret-ek ordezkatuko du EQZE Nest-en

2020/08/14

Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko lehiaketa da Nest, eta aurtengo ediziorako (XIX.a), 49 herrialdetako 165 eskolak aurkeztutako 348 film laburren artean hamahiru hautatu dira. Aukeratutako lanak –horietako zazpi, gizonezko zinemagileenak, eta gainerako seiak, emakumezko zinemagileenak– Alemania, Argentina, Kuba, Espainia, AEB, India eta Erresuma Batuko zentroetatik datoz.

Informazio gehiago

Camilo Restrepok tailer bat emango du Elías Querejeta Zine Eskolan

2020/08/12

Programa akademikoaren seigarren modulua hauekin osatuko da: Esther Urlusek emandako artisau emultsioei buruzko tailer bat, zaharberritze digitalaren inguruko beste bat Lorena Bordigoniren eskutik,"Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika" UPV/EHUko uda ikastaroa eta Artiumen Donostia Zinemaldiarekin batera antolatutako "Jaialdiak XXIV edizio izan ditu. Ez dugu gogoko" erakusketa.

Informazio gehiago

Marina Palaciok film berria estreinatuko du Donostia Zinemaldian

2020/07/30

“Ya no duermo” Marina Palacioren (Donostia, 1996) opera prima Donostia Zinemaldiko 68. edizioan estreinatuko da. Palacio Elías Querejeta Zine Eskolako lehenengo promozioko kidea da. Estreinaldia  Zinemaldiko lehiazko sailen artean irekiena den Zabaltegi-Tabakalera sailaren barruan egingo da.

Informazio gehiago

Matías Piñeiro Elías Querejeta Zine Eskolaren Sorkuntza graduondokoaren koordinatzailea izango da

2020/07/10

Zinemagile argentinarrak (“La princesa de Francia”, “Hermia y Helena”, “Isabella”) bere filmak Donostia Zinemaldian, Berlinalen, Locarnon, Toronton, Baficin eta Viennalen estreinatu ditu

Informazio gehiago

Artium Museoak Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizio erabakigarria gogora ekarriko du erakusketa batean

2020/07/07

Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoak Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko erakusketa aurkeztuko dute irailaren 9an.

Informazio gehiago

SSIFFek eta EQZEk "Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak" ikastaroa antolatu dute

2020/05/21

Ikastaroak zinema-jaialdiei buruzko ikerketarako bidea proposatzen du, iraganaren, orainaren eta geroaren arteko elkarrizketak ezarrita. Hitzaldiek nazioarteko zinema-jaialdien historia aztertuko dute, eta aldaketa sozial eta politiko garaikideekin duten lotura, eta mahai-inguruetan, aldiz, zinema-jaialdion orainari eta etorkizunari buruzko eztabaidarentzako lekua egongo da.

Informazio gehiago

Elias Querejeta Zine Eskolak 2018-2019 ikasturteko memoria argitaratu du

2020/03/13

Carlos Muguiro: "Garrantzitsuena da, termino kuantitatiboetan neurtzeko zaila izan arren, epe ertainera proiektu honek gizartea eta pertsonak eraldatzeko duen boterea"

Informazio gehiago

Abian da Elías Querejeta Zine Eskolako 2020-2021 ikasturterako onarpen aldia

2020/01/31

Otsailaren 1ean irekiko da Elías Querejeta Zine Eskolako 2020-2021 ikasturterako onarpen aldia. Epe hori maiatzaren 15ean amaituko da. EQZEk lehen epean aurkeztutako hautagaien lehen aukeraketa egingo du. Elías Querejeta Zine Eskolaren 2020-2021 ikasturtea irailaren 14an hasiko da.

Informazio gehiago

Ibermediak 30.000 dolar emango dizkio Elias Querejeta Zine Eskolari, 2020-2021 ikasturtean ikasleentzako hamar beka sortzeko

2019/12/04

Eskolak hamar beka partzialen bidez (bidaia poltsak) banatuko du diru-laguntza. Beka bakoitza 3.000 dolarrekoa izango da, eta hurrengo ikasturtean (2020-2021 ikasturtea) eskolan hautatuak izan eta matrikulatzen diren eta programa finantzatzen duten hogeita bat herrialdeetatik datozen hautagaiek eskuratu ahal izango dute.

Informazio gehiago

Donostia Zinemaldiak herritarren esku jarriko du lehendabizikoz bere artxibo dokumentala

2019/11/25

Lehenengo aldiz, egonaldiaren luzera zortzi astekoa izango da, iazko edizioan baino bi aste gehiagokoa. Bost zinemagileak martxoaren 2an iritsiko dira Tabakalerara, eta apirilaren 12ra arte izango dute proiektua garatzeko epea. Carlos Rodríguez Sanzek eta Manuel Coronadok zuzendutako ‘Expediente’ proiektatuko da, zeinak film labur onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen 1977an, eta Luis López Carrasco eta Raúl Liarte zinemagileek performance esku-hartze bat egingo dute.

Informazio gehiago

Gabriel Azorín-ek ordezkatuko du EQZE Ikusmira Berriak-en seigarren edizioan

2019/11/22

Lehenengo aldiz, egonaldiaren luzera zortzi astekoa izango da, iazko edizioan baino bi aste gehiagokoa. Bost zinemagileak martxoaren 2an iritsiko dira Tabakalerara, eta apirilaren 12ra arte izango dute proiektua garatzeko epea.

Informazio gehiago

2019-2020 Ikasturtea irailaren 16an hasiko da

2019/07/03

EQZEko ikasle atzerritarren jatorria askotarikoa da: Argentina, Australia, Bolivia, Brasil, Kolombia, Hego Korea, Kuba, Ekuador, Estatu Batuak, Finlandia, Italia, Mexiko, Peru, Portugal, Errepublika Dominikanoa eta Uruguay.

Informazio gehiago

Ikusmira Berriak-en bostgarren edizioaren lehen fasea abian

2019/03/05

Lau aste hauetan, jasotako 174 proposamenetatik hautatuko bost errealizadoreek (Raven Jackson, Martina Juncadella, Alberto Martín Menacho, Aitziber Olaskoaga eta Michael Wahrmann) euren proiektuak garatu dituzte Tabakalerako Sortzaileen Gunean.

Informazio gehiago

Foru Aldundiaren eta UPV/EHUren arteko hitzarmena, atxikitako unibertsitate zentro bihur dadin EQZE

2019/02/01

EQZE-n egindako ikasketak Unibertsitateko ikastegietan ematen direnen balio akademiko berbera izango dute. UPV/EHU-rekin koordinatuta, eskolak bere proiektu pedagogikoa mantenduko du autonomia osoz. Ostiral honetan hasiko da, otsailak 1, Elías Querejeta Zine Eskolako bigarren ikasturtean parte hartzeko epea, onartuak izateko aldian, eta maiatzaren 31n amaituko da.

Informazio gehiago

EQZEko ikasleek Tabakalerako zinema-programazioan parte hartuko dute

2019/01/23

Eskolatik bi orriko leihoa da: batetik, Elías Querejeta Zine Eskolari begiratzen dio; eta, bestetik, eskolan bertan sortu den programa bat proposatzen du. Ikasturtean, hilean behin, EQZEko ikasleak Tabakalerako zinema-emanaldi bat programatzeaz arduratuko dira, eta filmek lotura izango dute haien ikasketa-programekin, zinemagile gisa egiten ari diren lanarekin edo zinemagintzari buruz duten jakin-minarekin.

Informazio gehiago

Canneseko Zinemaldiko zuzendariak eta Berlinaleko hurrengo zuzendariak EQZE-k eta Donostia Zinemaldiak antolatutako mintegi batean parte hartuko dute

2018/12/14

Kritika eta Analisi Saioen Mintegiaren helburua Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleei tresnak eta nolabaiteko ikuspuntua ematea da, eskola ondoko ibilbide profesionala zehaztu ahal izateko. EQZEk eta Donostia Zinemaldiak antolatutako jardunaldi hauetan industriako hainbat arlotako profesionalek eta adituek hartuko dute parte.

Informazio gehiago

EQZEk komisariatuko du “Bestelako argiak” erakusketa

2018/10/23

Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek bideoarte-erakustaldi berriaren programazioa diseinatuko dute, eta Iruñeko Alde Zaharreko kale eta txokoetan ikusgai egongo da Gabonetan. Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eskolarekin, horren bidez bultzada emateko abenduaren 21etik urtarrilaren 1era hiriko erdiguneko hainbat gunetan garatuko den ekimenari.

Informazio gehiago

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

2018/09/04

Andréi Tarkovski zinemagileari eta Donostia Zinemaldiari zuzendutako ikerketa proiektuez gain, ikuspuntu berrietatik aztertuko dira zinemagintza feminista, film artxiboen kontserbazioa eta, argitalpen digitalen bilduma baten bidez, euskal zinemagintza. Ikasleek parte hartze aktiboa izango dute nazioarteko proiektu horietan; ondoren, emaitzak hainbat formatutan argitaratuko dira.

Informazio gehiago

Ikusmira Berriak programaren 4. edizioko egonaldia hasi da

2018/08/24

Laugarren edizio hau izango da Ikusmira Berriak-en egungo egiturarekin egingo den azkena. Hurrengoa bi egonalditan zatituko da: otsailean eta irailean. Bosgarren ediziorako deialdia, eredu berriaren araberakoa, abuztuaren 31n itxiko da. Urriaren erdialdera jakingo da zein izan diren hautatutako proiektuak.

Informazio gehiago

EQZEk lehen ikasturterako eskainitako 45 plazak bete dira

2018/07/09

Ikasleen % 60 emakumezkoa da (27) eta % 40 gizonezkoa (18). 10 ikasle EAEkoak dira (Gipuzkoakoak 9); 17, estatuko beste toki batzuetakoak, eta, 18, atzerritarrak (Latinoamerikako 11). Ikasle atzerritarren jatorria askotarikoa da: Andorra, Argentina, Kolonbia, Ekuador, AEB, Mexiko, Erresuma Batua, Serbia, Tailandia, Ukraina eta Venezuela. Batez besteko adina 29 urtekoa da.

Informazio gehiago

Ikusmira Berriak programa egonaldi bikoitzekoa bihurtuko da

2018/07/06

Egoiliarrek beren proiektuak lau astetan, otsaila eta martxoa bitartean, garatuko dituzte. Denbora horretan, ekoizle eta zinemagileen tailerretan parte hartuko dute eta adituen batzordeko kideen aholkuak jasoko dituzte. Martxotik irailera, zinemagileek beren proiektuan lan egiten jarraituko dute adituen online tutoretza jasoz. Irailean, berriz, Donostiara itzuliko dira.

Informazio gehiago

EQZE Ikusmira Berriak programan sartu da

2018/05/24

Hautaketa batzordea Tabakalera, Donostia  Zinemaldiko eta, lehen aldiz, Elías Querejeta Zine Eskolako kideek osatzen dute eta, oraingo honetan, 31 herrialdetatik jasotako 155 proposamenen artean, Manuel Abramovich, Grigory Kolomytsev, Elena López Riera, Arantza Santesteban eta Nele Wohlatz egileen lanak hautatu dituzte.

Informazio gehiago

Beste egileen zineari buruz Tarkovskik zuen ikuspuntua

2018/05/04

Hainbat zinemagileren inguruan egindako iruzkinak entzungo dira: Bergman, Bresson, Iosseliani, Kozintsev, Lumière anaiak edota Parajanov eta arreta berezia eskainiko diogu Tarkovskik Buñuelen zinemagintzari buruz esandakoari. Bertan izango dira Julen Abasolo, Cristina Álvarez, Pilar Carrera, Xabier Erkizia, Till Fellner, Giuseppe Lanci, Adrian Martin eta José Manuel Mouriño.

Informazio gehiago

“Zinemaldia 70. Historia posible guztiak”

2018/05/02

Donostia Zinemaldiak Zinemaldia 70. Historia posible guztiak proiektua sortu du, EQZEren ikerketa-saila, Tabakalera eta Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, Zinemaldiaren artxibo bizia eratzeko asmoz. EQZEko irakasle eta ikasleek parte hartuko dute Zinemaldiaren iraganari, orainari eta geroari buruzko gogoeta eta eztabaida sortu nahi duen proiektu honetan.

Informazio gehiago

Donostia Zinemaldiari buruzko irakasgai bat izango du EQZEk

2018/03/23

“Zinemaldia eraikitzen” irakasgaia eztabaida formatu batean artikulatuko da, eta, ezagutza transmititu eta partekatzeaz gain, aukera bat izango da Zinemaldiarentzat ere, hark bere burua birpentsatzeko, identitate ezaugarriak berrikusteko, eta ikus-entzuleei, industriari edo komunikabideetako profesionalei dagozkien estrategiak eztabaidatzeko.

Informazio gehiago

P. Adams Sitneyk hitzaldi bat emango du EQZEn

2018/02/21

EQZEren eskutik emango duen hitzaldian, historialari estatubatuarrak ibilbide kronologiko zabal bat egingo du abiapuntua programazioaren diseinuak ikusleak entretenitu eta estimulatzea helburua zuenetik, zinemagile jakin batzuen inguruko programazio espezifikora eta Anthology Film Archives-en inguruan kanon filmiko berri baten ezarpenera arte.

Informazio gehiago

EQZEk urtarrilaren 8an zabalduko du onarpen epea

2018/01/05

Elías Querejeta Zine Eskolak urtarrilaren 8an zabalduko du bere hiru graduondokoetarako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) izen-emate epea, eta maiatzaren 31ra arte mantenduko du zabalik. Gehieneko plaza kopurua 15 ikaslekoa izango da, espezialitateko, eta matrikularen prezioa 3.500 eurokoa izango da. Ikastaroa Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioarekin batera abiatuko da.

Informazio gehiago

EQZEk fokua jarriko du Tarkovskiren lezio galduetan

2017/11/29

Lehen saioak konbinatuko ditu zinemagileak emandako ikasgai argitaragabeen lehen hautaketa baten entzunaldia eta haren obrarekin zerikusia duten beste esku-hartze artistiko batzuk. Ekitaldi horrek partaide izango ditu hauek: Andréi Tarkovskiren semea, Harkaitz Cano, Xabier Erkizia, Ángel Gutierrez, Menchu Gutiérrez, Ruxandra Kyriazopoulos-Berinde, eta José Manuel Mouriño

Informazio gehiago

EQZEk Zinema (h)abian-en hartuko du parte

2017/11/14

Zinema (h)abian-ek bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteei zinema arte, sorkuntza eta kultura gisa deskubritzeko aukera eskaintzea eta, beste alde batetik, hezkuntza testuinguruan sorkuntza zinematografikoak daukan indar pedagogikoa garatzea. Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak emango diote babesa proiektu honi gure lurraldean.

Informazio gehiago

Mintegi eta erakusketa bat aurkeztu ditu EQZEk

2017/10/16

Elías Querejeta Zine Eskolak nazioarteko mintegi bat antolatu du urriaren 26, 27 eta 28rako, gaitzat hartuta zinema amateurra, “izenik gabeko” filmak, eta autoretzaren kontzeptua, izenburu honen pean: Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estetikak). Aldi berean, ikusgai jarriko da "Izenik gabeko" zinema erakusketa eskolaren espazioan bertan.

Informazio gehiago

Elías Querejeta Zine Eskola aurkeztu dute Madrilen

2017/09/15

Doré Zineman (Filmoteca Española) izan da gaur goizean Elias Querejeta Zine Eskolaren Madrilgo aurkezpena. Bertan, aditzera eman dira ikerkuntzaren, berrikuntza pedagogikoaren eta zinema esperimentazioaren nazioarteko zentroa berriaren ildo eta oinarri nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta finantzatu du zine eskola.

Informazio gehiago

Elias Querejeta Zine-Eskolak ateak irekiko ditu urrian

2017/07/11

Formakuntza ildoa 2018ko irailean jarriko da abian, Donostia Zinemaldiarekin batera, eta zinemagintzaren artxiboa, komisariotza eta sorkuntza landuko dituzten hiru graduondoko ikasketek osatuko dute. Bestalde, ikerketa esparrua 2017ko urritik aurrera jarriko da martxan, eta eskolako jarduerak abian jarriko dituen lehenengoa izango da.

Informazio gehiago

Carlos Muguiro izango da Zinema Eskolako zuzendaria

2017/04/26

Carlos Muguiro (Elizondo, 1966) izango da Aldundiak sustatuta Tabakaleran sortuko den Zinema Eskolako zuzendaria. Horretarako deitua zen lehiaketan, epaimahaiak erabaki du “La hipótesis del cine” proiektua izendatzea irabazle, Muguiro kudeatzekoa den proiektua, hain zuzen. Aldundiak deitutako lehiaketan beste lau eskaintza aurkeztu dira.

Informazio gehiago

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zine Eskola berria aurkeztu du

2017/02/20

Denis Itxaso lehen diputatu nagusiorde eta Kultura diputatuak gaur ezagutarazi ditu Tabakaleran sortuko den zine eskola berriaren inguruko xehetasunak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tabakalerak lankidetza hitzarmena sinatu dute eskolaren kokaleku izango den eraikineko beheko solairuan, espazio horretan proiektua gauzatu ahal izateko.

Informazio gehiago